Emankizun berezia: Hendaiako Hiri Besta eta Euskal Besta

Antxeta Irratia 2023ko abu. 11a, 00:00

Hiri besta egunak izanen dira ostiral eta larunbat honetan, eta Euskal Bestaren txanda izanen da igandean. Elkarteek garrantzia berezia dute agorrileko besta egun hauetan, herri erdian zehar banatuak diren hamaika elkarteren egoitza edo txosnetan izaten baitira animazio gehienak. Horretaz gain, banda edo txarangak elkarte horien artean ibiltzen dira egunero. Hiri bestak 20 urte inguru ditu, Euskal besta berriz mende batetik hurbil den ospakizuna da.

Asier Arbelaitz  bost hendaiarrekin mintzatu da: Oroitza elkarteko Anttoni Irazusta, Enbata gaztetxeko Larrun Aranzabal, Akelarre elkarteko Oneka Jauregi, Kanetako elkarteko Mattin Arruabarrena eta Zarpai Bandako Elorri Sorondorekin.