Udalak kontratua ez betetzeagatik enpresa lorezaina zigortzea erabaki du

Antxeta Irratia 2023ko abu. 10a, 00:00

Hondarribiko Udala hiriko parke eta lorategien egoerarekin kezkatuak azaldu dira gaur goizean eskaini duten prentsaurrekoan. Udalak Elai Serbitzuak SL lorezaintza enpresarekin du hiriguneko eta landa eremuko lorategiak eta belar eremuak zaintzeko eta mantentzeko zerbitzu kontratua. Aldiz, azken hilabeteetan enpresa ez da zerbitzua eskaintzen ari, lagileak martxotik greban daudelako.

Udal gobernuak hiriko lorategien egoera ikusita, lore eta belar handiek sortzen dituzten arrisku egoerak konpontzeko beharra adierazi du eta kontratua ez betetzeagatik enpresa lorezaina zigortzea erabaki du. Antxeta Irratia prentsaurrekora bertaratu da, xehetasun guztiak biltzera.

Erlazionatuak