Udako Merkatua - Hondarribia Summer Market deitzen da ekimena eta herritarrek bertako dendetan erostera bultzatzea du helburu.
Laugarren aldiz ospatuko dute asteburu honetan Hondarribiako udako merkatua. Udako Merkatua - Hondarribia Summer Market izenburupean, larunbatean eta igandean eginen da ekimena (abuztuaren 12an eta 13an) eta bere helburu nagusia bertako merkatari ttikiek herriarendako egiten duten lana balioan jartzea izanen da.
Igor Enparan Hondarribiako alkateak azaldu zuenez, “18.000 euroko aurrekontua” du ekimen honek eta Udalak antolatzen badu ere, “Amuitz Merkatariak Elkartearen lankidetzarekin batera” egin da. Horrela, larunbatean eta igandean “herriko merkatariek bere produktuak kalera ateratzeko aukera edukiko dute”. Izan ere, ekimen honekin, “herriko merkatari txikien sustapena” bilatzen du Udalak. Enparanek berak aitzindu zuenez, “kontsumitzeaz gain, bono batzuk izango dira herritarrek bere ekarpena egin eta truena Udalaren aldetik eskerrona itzultzeko asmoz”.
Abuztuaren 12an hasiko da merkatua, goizeko 11:00etan eta egitarau zabala prestatu dute igandeko arratsaldeko 20:00ak bitarte. Maria Carrera Amuitz Dendarien Elkarteko presidenteak herritarrei bertaratzeko deia egin nahi izan zien: “Animatu nahi ditugu bai herritarrak baita bisitariak ere merkatuan parte hartzera, dendari eta artisauek produktu bereziak prestatu ditugulako. Aukera ederra da herriko merkatari eta produktuak ezagutzeko. Aurreko esperientziak oso onak izan dira eta espero dugu aurtengoa ere hala izatea”.
Asteburuko programa guztia esteka honen bitartez kontsulta daiteke: https://www.hondarribia.eus/eu/summermarket