Hamarka hendaiar euskarara hurbiltzen ditu Mintzalagun dinamikak

Antxeta Irratia 2023ko abu. 7a, 00:00

Hendaian, Euskal Herriko beste hamarka herritan bezala, euskara praktikatzeko Mintzalagun taldeak biltzen dira astero. Bidelagun izendaturiko euskaldun eskarmentudun edo konfirmatuak, eta euskara praktikatzeko beharra duten ikasle edo euskararekin harreman gutxiko euskaldunak biltzen dira, talde txikitan. Hendaian Mintzaian elkarteak ditu talde horiek koordinatzen: bakoitzan bi bidelagun eta bospasei mintzalagun izaten dira. Haietako birekin elkartu da Aimar Lopez, Panpi Larre eta Cris Marcosekin.