Hondarribiko estropadak izanen dira asteburuan, aurten Ama Guadalupekoarentzat garrantzia bereziarekin

Antxeta Irratia 2023ko abu. 3a, 00:00

Arraun denboraldia aitzina doa, gizonezkoen Euskolabel ligan Bermeo, Hondarribia eta Zierbena direlarik liderrak, eta emazteen Euskotren ligan Donostia Arraun Lagunak, Orio eta Donostiarra taldeak dira buru. Denboraldiaren ekuadorrean, Hondarribian izanen da asteburu honetako hitzordua, bertako taldearen eta Bermeoren arteko lehia iaz bezain estua delarik. Aimar Lopezek bildu ditu xehetasunak.

Larunbat honetan arratsaldeko 17:20tan hasiko da emazteen Hondarribiko estropada, eta horren ondotik 18:15ean izanen da gizonezkoena. Hondarribia eta Bermeoren lehia historikoa beroa izanen da, bientzat garrantzi handikoa izanen baita bandera hori etxeratzea.