Euskal kultura eta tradizioak balorean jartzeko helburuarekin, Biriatuko herriko etxeak eta herriko hainbat elkarte eta eragilek, “Tradizio egunaren” 2 edizioa antolatu dute. Hitzordua agorrilaren 6an iraganen da. Orotariko hitzorduak antolatu dituzte. Egitaraua goizeko 10.00etan bertako produktuen merkatu batekin abiatuko da. Ondoren, Mutxikoak, zikiro bazkaria eta artzain txakur lehiaketa antolatu dute. Aurtengo edizioan, euskal pilota batzordearen 100 urteak ospatuko dituzte.
Zikiro bazkaria Biriatuko ikastolaren laguntzarekin antolatzen dute. Bazkariaren txartelak 20 eurotan. Erreserbatzeko: Mezu bat bidali 0684226082 telefono zenbakira.
Tttittof Aranboure eta Ainhoa Agirre Biriatuko hautetsiekin mintzatu da Aitor Errazkin.