Udako ikastaroak eskaintzen ditu Santiagotarrak arraun elkarteak

Antxeta Irratia 2023ko uzt. 31a, 00:00

Irungo Santiagotarrak arraun elkarteak, urtero bezala udako ikastaroen eskaintza zabaltzen du. Amaitu berri den uztaileko hilabetean orotara 300 ikasle baino gehio izan dituzte. Ikastaro hauen eskaintza Irungo udaletxeko kirol departamenduaren laguntzarekin egiten dute. Borja Olazabal, Irungo udaletxeko kirol delegatuarekin eta Jone Otaño Santiagotarrak arraun elkarteko idazkariarekin hitz egin du Aitor Errazkinek.

Abuztuan ere udalekuak eskeintzen dituzte, izena emateko edota informazio gehiagorako: santiagotarrak.com helbidean sartzea besterik ez duzue.