Euskal Itsasbazterra CPIEak urte osoan zehar bioaniztasunari buruz herritarrak eta ikasleak sentsibilizatzeko jarduera ugari egiten ditu. Hendaia eta Urruña arteko elaitzan kokatuak badira ere, Lapurdi osoan hedatzen da haien aktibitate eremua, eta udan zehar ere ibilaldiak, erakusketak, hitzaldiak eta haurrentzako egunak antolatu dituzte. Jon Frahierekin, animazio eta ingurune hezkuntzako misio kargudunarekin mintzatu da Aimar Lopez.