Herritarren parte-hartzea ahalduntze sozialerako tresna izanik, biztanleriaren eguneroko bizitzako alderdi askoren bilakaera ona ahalbidetzen duela deritzo Hondarribiko Udalak.
Kontutan izanik Hondarribiko Urrezko Intsignia hiriaren jardunean aktiboki eta nabarmen lagundu duten pertsona fisiko edo juridikoei ematen zaiela; haien eguneroko lana, ibilbidea eta lanbidea, edo beste alderdiren bat saritzeko.
Herritarren parte-hartzea sustatzeko eta bultzatzeko helburuarekin, aurten Hondarribitarrek erabakiko dute onuraduna. Horretarako, 2023ko Uztailaren 27tik abuztuak 4ra bitarte Urrezko Intsignia emateko proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte hirian erroldatuta dauden hiritarrek.
Proposamenak internet bitartez egin ahal izango dira udalaren web atarian, baita aurrez aurre ere BAZ bulegoetan. Pertsona bakoitzeko proposamen bakarra onartuko delarik.
Udal Bozeramaile Batzordeak, 2023ko abuztuaren 5tik abuztuaren 11ra bitarte, jasotako proposamenak aztertuko ditu.
Jasotako proposamenen artean, oinarrizko irizpideak zeintzuk betetzen dituzten erabakiko dute eta onartutako proposamenen artean, gehienez 3 hautagai aukeratuko dira.
Aurrez hautatutakoei galdetuko zaie proposatuak izan nahi duten, eta hala bada, Urrezko Intsigniaren aukeraketa Hondarribian erroldatuta dauden herritarrek egingo dute botu bidez.
Aukeraketa hori, 2023eko abuztuaren 14tik abuztuaren 28ra bitartean izango da. Bozka internetez egin ahal izango da udalaren web atarian, baita aurrez aurre ere BAZ bulegoetan. Pertsona bakoitzeko bozka bakarra onartuko delarik.
Bozketaren emaitza abuztuaren 29ean jakinaraziko da, eta intsignia irailaren 7an emango da, ohi bezala.