Sagardo eguna izanen da larunbatean Hondarribian, euskal presoekiko sostenguz

Antxeta Irratia 2023ko uzt. 26a, 00:00

Hondarribiko sagardo eguna izanen da larunbat honetan Madalen plazan atsaldeko 18tatik aitzina. Muara Kultur elkarteko Hondarribiko Sostengu taldeak antolatzen du hitzordua, preso eta iheslarien sustenguz. Zazpi sagardo egileren sagardoa dastatzeko aukera izanen da, baita pintxoak eta musika animazioa ere. Ihintza Ostolaza eta Iñigo Larrazabal antolatzaileekin mintzatu da Aimar Lopez.