Pepita Ariztizabal Mendiburu margolari Hondarribitarraren margolanak ikusgai egongo dira Abuztuaren 4tik 31ra arte. Hondarribiko Zuloaga kaleko “Alkain gunean” izanen da erakusketa. Ariztizabalek 50 kuadro aurkeztuko ditu, 40 akuarela eta 10 oleo.
Erakusketa irekia izanen da arratsaldeko 18.30etatik 21.00etara eta jai egunetan, eguerdiko 12.30etatik 14.00etara eta 18.30etatik 21.00etara.
Pepita Ariztizabalekin mintzatu da Aitor Errazkin.