Pausuko bestak asteburu honetan, Xaia ostatuan ere bai

Antxeta Irratia 2023ko uzt. 20a, 00:00

Uztailaren 20tik 23ra, Pausuko bestak izanen dira, eta komiteak antolaturiko egitarauari Xaia ostatuak urtero lantzen duen eskaintza gehitu behar zaio aurten ere. Mus txapelketarekin hasiko da ostegunean, ostiralean Kaxkatu talde Hendaiarraren kontzertuarekin jarraitu, larunbatean musika elektronikoaren txanda izanen da eta igandean Sals'Aperitifarekin borobilduko dituzte bestak.

Beñat Elizondorekin mintzatu da Aitor Errazkin.