Hiru hamarkada Hondarribian musika hauspotzen

Antxeta Irratia 2023ko uzt. 12a, 00:00

Psilocybe musika elkarteak 30 urte betetzen ditu aurten. Eta underground kulturaren mapan bere lekua aldarrikatu duen Psilocybenea aretoak 15 urte. Hau ospatzeko programazio berezia antolatu dute ikasturtean zehar, baina udara honetan kaleak ere hartuko dituzte bi jaialdi antolatuta. 

Uztailaren 22an hamabi orduko musika elektroniko saioa prestatu dute motorrak berotzeko. Eta abuztuaren 25 eta 26an herriko, Euskal Herriko, estatuko zein EEBBko 11 musika taldez osaturiko jaialdia kiroldegiko aparkalekuan. Urtemuga ospatzeko disko bilduma ere plazaratu berri dute.

Hiru hamarkada darama elkartea herriko musikariak biltzen eta talde berriak hauspotzen. Eta militantziatik lanean jarraitzeko prest daudela esan dio Egoitz Alcarazek, elkarteko lehendakariak, Koldo Nausia lankideari.