Zirkuaren Uda zikloa antolatu du Borderline Fabrikak

Antxeta Irratia 2023ko uzt. 12a, 00:00

Udan zehar Hendaiatik kanpora joateko aukerarik izanen ez duten herritarrei Zirkuaren Uda ikastaro eta ikuskizun eskaintza proposatzen die Borderline Fabrikak. Bigarren urtez, udan zehar zirkuan ari diren artista gazteak bilduko dira Hendaiako tren geltoki ondoan den gune kulturalean. Ander Fernandez Borderlineko kideak azaldu duenez, zirkuarekiko dauden aurreiritziak edo irudia deseraikitzeko balioko du ziklo honek.