Astelehenean, Frantziako Tourra Bidasoa eskualdetik pasatzen zen egunean GURE ESKUK “Euskal Herriak erabaki” lemapean kalejira bat deitu zuen Irunen. Mobilizazio honetan parte hartu zuten lagun batzuek, segurtasun dispositiboan parte hartzen zuen Ertzain baten jarrera salatu dute. Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe bati buruz galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza erakutsi zien. Hondarribian bizi den Begoña Jauregi Artetxek geratutakoa azaldu digu.