Uztailaren 13tik 16ra bi mila urte atzera egingo du Irungo hiriak Dies Oiassonis jaialdian murgiltzeko. Oiasso Erromatar Museoaren eskutik, antzerki, musika eta errepresentazio historiko anitz izanen dira Irungo karriketan, baitan ohiko merkatua ere.
Irungo San Pedro eta San Martzial bestak amaitu berritan, udako hitzordurik jendetsuena, Dies Oiassonis erromatar jaialdia antolatzen du Oiasso Erromatar Museoak. Itsasoaren irekiera errepresentatzen du besta honek. Erromatar aroan Isis jainkorasi egiten zitzaion besta bat da, berak itsasoan ibiltzen ziren ontzi eta pertsonak babes zitzan. Izatez martxoan egin beharko litzateke ospakizuna, baina eguraldia tarteko uztailan antolatzea erabaki zuen museoak Dies Oiassonis jaialdia antolatzen hasi zirenetik.
Aurten uztailaren 13tik 16ra izango da ofizialki, baina uztailaren 7an bertan erakusketa bat inaguratuko dute motorrak berotzeko. Aizpea Goenaga, Oiasso Museoko zuzendariak eman dizkigu xehetasun gehiago.