Duela bi urte sortu zen Eskuz-lan Bidasoko artisauen elkarteak, Irun, Hondarribia eta Hendaiako 30 bat lagun biltzen ditu gaur egun. Artisauen arteko harremanak estutu, indarrak batu eta autoenplegua bultzatzeko sektorea dela erakusteko lanetan dihardute. Eta uda honetan astero kaleko merkatuetan topatuko dituzue.
Zentzu honetan, norbere kaxa ibili beharrean, euren proiektuak aurrera ateratzeko kolektiboan lan egitea erabaki zutenetik, elkarteak garapen azkarra izan du. Dagoeneko, Irunen eta Hondarribian finkoak dira euren merkatu egunak dituzte. Hondarribian kirol kaian hilero, azken bi igandetan. Eta Irungo Zabaltza plazan hileroko aurreneko igandeko Igandero saioetan.
Beste eragileekin ere lankidetzan hasi dira. Horren irudiko dugu, Hondarribiko Kirol Kaian dauden ostalariekin elkarlanean ere, ostegunetako KaiFest saioetan KaiMerkatua antolatzen hasi dira ostegunetan. Era berean, eskualdean antolatzen dituzten Erdi Aroko Azoka eta bestelako jardueretan ere parte hartzen dute. Hurrengo hitzordua Dies Oiassonis erromatar jaialdiaren azoka izango dute uztailaren 13tik 16ra.
Eskualdeko artisauei deialdia luzatzen diete bat egin dezaten. Haiekin harremanetan sartzeko www.eskuzlan.com eskuzlan@eskuzlan.com posta elektronikora idatziz edota 617 713 090 telefonora deitzea besterik ez duzute.
Marta Hernandez Rodriguez, Eskuz-lan Bidasoko artisauen elkarteko kidea