Uztailaren 6tik 10era ospatuko dira Lesakan Sanferminak, nahiz eta Txozna Batzordeko kideek uztailaren 4an hasiko duten lana, txozna gunearen montaketarekin.
Hemen ditugu 2023ko Lesakako Sanferminak ere. Uda hasi eta lehendabiziko hitzorduetako bat izaten dira herri honetako bestak, ez bakarrik herritarrentzat, Euskal Herri osotik hurbiltzen den jendearentzat ere. Udalak prestatzen duen egitarauaz gain, herriko Txozna Batzordeak ere berea antolatzen du eta Iratxe Muxikak, batzordeko kideak, eman digu honen berri.
Egitaraua:
Uztailak 6
13:00 Presoak Etxera! Arranon
23:00 Liher Plaza Zaharrean
Ondotik Elutxa txaranga
Uztailak 7
23:00 DJ Desi ta Presi
Uztailak 8
18:00 Peñen jeitsiera
20:00 OstiKda elektrotxaranga
23:00 DJ Infernu
Uztailak 9
Eguerdian Gazte Bazkaria Txoznagunean
Ondotik BORTZIRITAKO UZTA bertso poteoa
23:00 FERMINTXO ROCK: Hago silik, Ziraun, Janus Lester eta El quinto contenedor
Uztailak 10
12:30 Bermut feminista
Eguerdian Herri Bazkaria
00:00 Gaixoa ni, gaixoa Zu!