Ongile izateko deia luzatu du Hendaiako Gure Ikastolak

Antxeta Irratia 2023ko eka. 29a, 00:00

2023ko hainbat proiektu gauzatu ahal izateko, eta ikastolaren ohiko martxaren gastuak estaltzeko sustengu ekonomikoa lortzeko kanpaina martxan jarri dute. Informatika ikasgela mugikor bat sortu eta interneta Irandatzeko geletan txertatzeko xedea dute, Gaztelu Zaharreko kantinaren altzariak berritzearekin batera.

Hendaiako Gure Ikastolak ONGILE kanpainaren bitartez proiektua sustengatzeo deia luzatu du. 2016an egindako 272 ikasleen markaren ondotik, ikastola sortu eta 50 urte geroago, 230 ikasle bildu ditu aurten sortze-tasaren apaltzearen ondorioz hein handi batean. Eta ikastolako gastuak estali eta hainbat proiektu aurrera eramateko dirulaguntza kanpaina berezi hau martxan jarri dute aurten; herritar, komertzio eta lantegiei sustengua eskatuz.

Joan den ekainaren 17 ikastola egunean aurkeztu ondotik, orain deialdi zabala egin du Guraso Elkarteak.

Hegoa Destribats gurasoak aitortu duenez, ikasle kopurua apaldu denez, diru-iturriak ere. “Baina ikastolak beti behar du proiektua etengabe diruztatu mantendu eta aitzinatzeko, eta gurasoek antolatu bestekin ez da aski”. Argitu dutenez, material pedagogikoa, kantina edota eguneroko gastuak estaltzeko ez ezik, 2023 honetarako dituzten hiru proiektu diruztatzera bideratuko dute kanpainari esker jasotako laguntza. Informatikako ikasgela mugikor bat sortzeko, Irandatzeko ikasgeletan interneta jartzeko, eta Gaztelu Zaharren kantinako altzairuak berritzea lehentasunetan emana baitute. Momentuz, Bidasoaldeko hainbat lantegik, ostatuk eta komertziok bat egin dute Ongile bilakatuz, baina partikularrei ere deia luzatu diete 5 eurotik hasita euren sustengua eman dezaten. 

Erlazionatuak

Ongile izateko deia luzatu du Hendaiako Gure Ikastolak

Antxeta Irratia 2023 eka 29 Behe Bidasoa