Urruñako herriaren komunikazioak elebitan hobetzeko Hizkuntzen Elkarbizitzarako Xarta onartu dute

Antxeta Irratia 2023ko eka. 29a, 00:00

Plazara elkartearekin garatutako tresnari esker, frantsesa eta euskararen arteko hierarkiarik gabe, eta itzulpena hitzez-hitz egin gabe, euskaldun, euskaldun berri eta erdaldunek informazio guzia leku berean atzeman dezaten dute helburu.

Urruñako herriko etxeak herritar guztien hizkuntz eskubideak bermatze aldera, eta urruñarrekin komunikazioa hobetzeko, «Plazara» elkartearekin landutako ‘Hizkuntzen Elkarbizitzarako Xarta’ bozkatu zuen joan den astelehenetako herriko kontseiluan. Herriko Etxearen komunikazio elebiduna beste manera batean egiteko xedea du proiektuak. Frantsesa eta euskararen arteko hierarkiarik gabe, eta osoki itzulpena hitzez-hitz egin gabe. Ideia da euskaldun, euskaldun berri eta erdaldunek informazio guzia atzeman dezaten leku berean. Eta Herriko Etxeak baliatzen dituen komunikazio euskarri guzietan plantan emanen da.