‘Bichta Eder’ eleberriaren unibertsotik abiatuta, aktualitateaz gogoetatzera gonbidatu dute Eneko Bidegain

Antxeta Irratia 2023ko eka. 28a, 00:00

Hendaiako ‘Baleakeko Solasaldien’ baitan, Ilbarritzeko hondartza parean dagoen ‘Bichta éder’ jauregi abandonatuaren ezkutuko errealitateak aztertzen dituen intrigazko eleberria izango dute hizpide ostegun honetan 18:30an.

Eneko Bidegin kazetari, irakasle eta idazleak aurten argitaratutako eleberria, Lapurdi kostaldean kokatua dago. Fikziozko Lapurdi kostaldeko “Bichta éder” izeneko jauregi abandonatu batean asmo ezkuturen bat dagoela jakiten duen kazetari baten ikerketa dakarkigu. Baina aitortu digunez, errealitatean sustrai sakonak dituen unibertsoa eraiki du aldi berean. Idazleak kondatu digunez, “kutsu sozial eta politiko haundi bat du”, gogoetarako bideak ireki nahi izan bait ditu. Hendaian bertan halako 100 bat etxe edo jauregi zahar daude itxitak gaur egun. Eta horren atzean zer errealitate egon daitekeen ere, hausnartzeko baliagarria da bere lana. Oraingo gaiak eta hemengoak ekarri ditu liburura, sozial eta politika mailakoak, edota etxebizitzaren eta espekulazioaren arazoa, besteak beste.