Irungo Harrotasun Kritikoa taldea sortu dute ekainaren 28ra begira

Antxeta Irratia 2023ko eka. 26a, 00:00

Antolatzen hasi dira Irungo LGTBIQ+ kolektiboko kideak, eta lehen urrats gisa har daiteke Irungo Harrotasun Kritikoa taldea sortu izana. Hiriko aurrekariak present, lehen agerraldia E28an egingo dute.

Egitaraua fintzen ari dira, baina aurreratu dutenez zabala izango da. Moskutik mugituko dira, kritika lema, koloreak indar, eta lumak haize. Lehen hitzordua peña kalean hazia eta Kabigorri ostatuen artean arratsaldeko 17.00etan jarri dute. Orduan, abaniko aldarrikatzaileen tailerra eginen dute: "Hain irundarra den abanikoa gure egingo dugu kolore, luma eta aldarrikapenez betez. Ekarri zurea etxetik edo bertan ere eskuratzeko aukera egongo da!". 18:30ean berriz, performance-a eta manifestua eginen dute.

Bertzalde, Irungo Hazia elkarteak ere egitarau bat prestatu du. 21:00etan hasiko dira ekitaldia, The Iiingles talde hondarribiarraren kontzertuarekin. Sorpresatxo bat egon daitekeela ere aitzindu dute. 23:00etan berriz, Dj Antxoa-k eta Dj Oliva-k girotuko dute arratsa. 

(Argazkia: Irungo Hitza)

Erlazionatuak