Euskarazko musika sorkuntza sustatzeko, Paradisu Zinema beka antolatu dugu Elkar Argitaletxeak, EHZ Festibalak eta Antxeta Irratiak. Elkar Musikaren eskutik disko bat ekoizteko 10.000 euroko diru laguntza dago irabazteko, eta deialdiari buruzko xehetasunak bildu ditu Aimar Lopez lankideak Andres Camio “Jitu” Elkarreko langilearekin.