Auzo elkarteko junta odolberritu egin dute pandemia ondotik, eta belaunaldi berriek betiko auzoko jaiak ospatzeko gogotsu aritu dira antolaketa lanetan. Asteburu borobila prestatu dute auzoan, Ducerau jauregiaren plazatxoan zentraturik.
Larunbatean goizeko 9:00etan hasiko dira patata tortila txapelketarekin, eta haurrentzako jokoak, pala txapelketa, Bidasoako Erraldoiak, apar festa edota Balazta elkarteak antolatuko duen Bizikletaren Festaz gain, jauregiaren aurreko plazan antolatu duten eszenatokian DJ eta musika emanaldiek osatuko dute egitaraua. Auzoko jai xumeak izanik ere, bertako komertzioen eta ostatuen laguntza, material eta ekonomikoa, eskertu nahi izan dute auzo elkarteko kideek.
Ekainak 17, larunbata
09:00 Patata Tortilla Txapelketa
10:00 Xake-tailerra eta aldi berekoak
11:00 Bidasoako Erraldoiak (Hendaia Kalea)
13:00 Hamaiketako (lokalaren ondoan)
16:00 Bizikleta Festa - Balazta
16:30 Haurrentzako eskulanak
18:00 Dantza Erakustaldia- Sol de Loto
19:00 Kontzertua - Junior (Ducourau)
Ekainak 18, igandea
11:00-14:00 Haurjolasak (enparantzan)
11:00 Pala Txapelketa Finalak
11:30 Zumba eta Gimnasia (Amaia Camarero eta Katia Celaya)
13:00 Apar Festa Frontoian
17:00 Edu Magoa (Ducourau)
18:00 Merienda eta Sari banaketa
18:30 Alberto DJ (Ducourau)