Udan kirol desberdinak probatzeko aukera anitza dute haur eta gazte irundarrek

Antxeta Irratia 2023ko eka. 14a, 00:00

Irungo 16 kirol elkartek UDA2023 kirol jarduera kanpaina aurkeztu berri dute udalarekin lankidetzan. Surfa, Piragua, Aulki mugikorra, padela, tenisa, halterofilia, futbola, eskubaloia, errugbia, mahai-tenisa, atletismoa, gimnasia erritmikoa, igeriketa edota xakeak osatzen dute eskaintza 6-18 urte bitarteko neska-mutilentzat.

Borja Olazabal, Kiroletako udal ordezkariak oroitarazi duenez, urtean zehar egin ohi ez dituzten beste kirol batzuk probatzeko aukera ematen dute udaleku hauek. Eta deialdi berezia luzatu diete neskei. Haientzako eskaintza bereziak antolatu dituzte aurreneko aldiz. Real Union eta Mariño klubek, adibidez, dagoeneko 21 neskek izena eman duten futbol kanpusa. Zentzu honetan, aurtengo Eskola Kirolaren kasuan, Irungo eskolarteko nesken %19ak baizik ez du parte hartu, Gipuzkoako beste eskualdeetan batezbestean %65ekoa denean. Hau dela eta, Irungo Udalak eta Irungo eskolek hala adostuta, heldu den ikasturtean Eskola Kirolaren formatoa birplanteatuko dute, eta berriz ere, neska eta mutil talde bananduak antolatzea erabaki dute. Azken aterketen arabera talde mixtoen dinamikak ez baitu nesken parte hartzea areagotu, kontrakoa baizik. Olazabalek aitortu du, arazoa lantzen ari direla. Baina beste faktore batzuk ere badaudela errealitate horren atzean. Izan ere, Irun-Hondarribian 2.000 haur eta gazte baino gehiagok parte hartzen dute dantza akademietan, %99a neskak direlarik. Eta egin duten diagnostikoan, horrek ere eragin handia du kirolaren partehartze apalean.

Nolanahi ere, klubek ere indar bat egin dute euren udako eskaintza deialdietan neskak animatu nahian. Eskaintza osoa eta loturak hemen: https://www.irun.org/eu/berriak/udal-gaurkotasuna/9788-un-total-de-20-cursos-deportivos-dentro-de-la-campana-uda-2024