Udan euskara muxu truk ikasteko aukera eskaintzen du Irungo AEKk

Antxeta Irratia 2023ko eka. 14a, 00:00

Euskara ikastaro trinkoak proposatzen ditu AEK euskaltegiak 9:00etatik 13:00era udako sasoia ikasten jarraitzeko probestu nahi duen ororentzat. Eta Irungo Udalak eskaintzen dituen dirulaguntzei esker, kitorik atera daiteke.

Bukatzen ari den ikasturtearen balorazioa egiterakoan, aldiz, Euskal Herri osoan AEKn %6 apaldu da matrikulazioa aurten, eta pandemia aurreko datuak berreskuratzea kostatze ari zaio Irungo euskaltegiari ere. Beñat Alzaga, Irungo AEKko zuzendariak esan digunez, eskualdean beherakada ez da hain nabarmena izan. Dena dela, balorazio baikorra egiten dute, kuantitatiboki ez bada, kualitatiboki. Izan ere, euskaltegitik kanpoko taldeak sortzen hasi dira euskara Irungo auzoetara eramanez. Larreaundi-Olaberria auzo elkartearekin lankidetzan, bertan euskara ikastaroa abian jarri baitute ikasturte honetan. 

Erlazionatuak