Akelarrek dantzan jarriko du Hendaia larunbatean

Antxeta Irratia 2023ko eka. 8a, 00:00

AKELARRE DANTZAN ekimena ospatuko du Hendaiako euskal kultur elkarteak ekainaren 10ean Gaztelu aretoan. Dantza taldeko 60 haur eta gazteren eskutik Euskal Herriko zazpi lurraldeetako dantzak bilduko dituen emanaldia eskeiniko dute, eta erromeria besta ere proposatzen dute gero eguna borobiltzeko.

Inko Manterola, Akelarre euskal kultur elkarteko kide eta euskal dantza irakaslearekin hitz egin dugu. Eta iragarri duenez, udan zehar hainbat hitzordu garrantzitsu izango ditu taldeak. Uztailaren 3an iluntzean Biriatuko plazan euskal dantza emanaldia prestatzen ari dira ere, urte osoan zehar landutako euskal dantza berriak aurkezteko probestuko dutelarik. Ekitaldi hauetan guztietan tonbola txartelak salduko dituzte udan Pragako Nazioarteko Dantza Jaialdira joateko bidai gastuen estaltzeko. Azken urteetan, halako hainbat bidai antolatu izan dituzte. 2018an Argentina, 2017an Portbou edota 2015ean Portugalen izan ziren. Aurtengo udako Txipiroi Bestan ere parte hartuko du Akelarrek urtero bezala, eta txosnan bildutako dirua horretara bideratuko dute.  

Erlazionatuak

Akelarrek dantzan jarriko du Hendaia larunbatean

Antxeta Irratia 2023 eka 08 Behe Bidasoa