Berako Mendi Lasterketa Taldeak 2011 eta 2017 urteen artean jasotako haurrei zuzendutako udalekuak antolatu ditu uztailaren 3tik 28ra.
Manttale Mendi Lasterketa Taldeak kirol udalekuak antolatu ditu aurten ere Beran. 2011 eta 2017 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduak egonen dira eta uztailaren 3tik 28ra ospatuko dira.
Udalekuen ordutegia 9:30etik 13:00ak bitarte izanen da, astelehenetik ortziralera, eta haur bakoitzeko 110 euroko prezioa izanen dute. Izen-ematea dagoeneko irekia dago, ekainaren 20a bitarte. Horretarako, esteka honen bitartez egin beharko da: https://docs.google.com/forms/d/16ilHAcDS6D-4kE1h2glIi9RahZekgvZqcNdIJID9jxU/viewform?edit_requested=true. Horrez gain, telefono zenbaki bat ere jarri dute eskuragarri (618 96 67 22) edota helbide elektroniko bat: manttaletaldeaudalekuak@gmail.com.