Toki Onako irakasleen eta Elizondoko Koro Ttikiren kontzertua izanen da gaur Beran

Antxeta Irratia 2023ko mai. 31a, 00:00

Berako Toki Ona institutuko hainbat irakasleek kantu tailerra egin dute Maki Urtasun irakaslearekin. Iaz kontzertua eskaini zuten bertan ikasitakoa erakusteko eta aurten ere horrela eginen dute. Elizondoko Koro Ttikiren laguntzarekin, ikastaroan parte hartu duten Toki Onako irakasleek emanaldia eskainiko dute gaur, maiatzaren 31n, Berako Kultur Etxean, 18:30ean.