Udal eta Foru hauteskudeak 2023

M28 Udal hauteskundeak: Gazteen mahai-ingurua

Antxeta Irratia 2023ko mai. 24a, 00:00

Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeen karietara, Lesakako, Berako, Irungo eta Hondarribiko hautagai gazteekin solasaldia izan dugu Antxeta Irratian, Aimar Lopezek gidaturik.

 

Etxebizitzaz, euskaraz, garraio publikoaz, mugaz, berdintasunaz eta gazteen intereseko beste hainbat gai izan dituzte solasgai.

 

Lesakako EHBilduko Ibon Txoperena Elosegi,Berako UPNko Josu Igoa Iparragirre, Irungo EHBilduko Ane Unanue Gutierrez, Irungo Elkarrekineko Naroa Perurena Valero, Irungo EAJko Ibane Jarritu Alvarez eta Hondarribiko Abotsanitzeko Aitzol Arroyo Tumas izan dira bertan.

Erlazionatuak