M28ko udal hauteskundeen testuinguruan, Antxeta Irratiak Bidasoko Hitzaren laguntzarekin antolatutako Hondarribiko hautagaiekin mahainguru irekia ospatu zen Alde Zaharreko Kultur Etxean. Ate zabalik eta herritarrei irekia, bertaratutako 80 bat hondarribitarrek euren zalantzak argitu ahal izan dituzte, eta hautagaiek arlo desberdinetan dituzten proposamenak zuzenean ezagutu.
Entzun: Gonzalo Carrion Insausti (EAJ), Igor Enparan Araneta (Abotsanitz), Iosu Alvarez Yeregui (PSE-EE) eta Garoa Lekuona Izeta (EH Bildu) hautagaiekin batera Hondarribiko herriak izandako solasaldia.