Moskuko plazatik 17:00etan abiatuta, kontzertu ibiltarian Zarata talde irundarraren doinupean gurutzatuko dute Irungo hiria, zenbait geldialdi eginez, Lakaxita gaztetxeraino. Aurtengoan, etxebizitza arazoaren gainean egingo dituzte euren aldarrikapenak.
“Hipotekatuak nahi gaituzte, Okupatu!” leloarekin, JAION bestaren 19. edizioa antolatu dute Irunen. Hitzordua larunbatean arratsaldeko 17:00etan eman dute Moskuko plazatik (Urdanibia plaza) abiatuko da. Kontzertu ibiltaria ZARATA taldeak eskeiniko du. Eta ondoren Lakaxita gaztetxean kontzertuak eta DJ emanaldia antolatu dituzte 19:00etatik aurrera. Alaine Aranburu Etxegoien, Lakaxita gaztetxeko kideak iragarri digunez, Las Tipex, Eskiula 20 eta Las Sexpeares taldeek animatuko dute gaztetxeko gaualdia, 5 euroen truke.
Halere, musika eta aldarrikapenik ez da faltako Irungo hirierdian. Gazteek bizi duten etxebizitza arazoaren aurrean, Irunen dauden 800 bat etxebizitza hutsak (udalaren 2019ko azterketa datuak) okupatzeko deia luzatuko baitute. Eta jaigiroan, Luis Marianoko lorategietara iristean, geldialdia egingo dute, eta bertan drag bingo showa eskainiko dute Alicia Kiss eta Garazy Fantasy Irungo dragen eskutik.