Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako Hondarribiko EH Biduko hautagaia, Garoa Lekuona Izeta izan dugu Antxeta Irratiko gonbidatu Goizeko Kafean.
44 urte ditu, Zuzenbidean lizentziatua, enpresa administrazioan eta irakasleen formakuntzan masterduna da ere. Europan eskarmentua du, eta azken 12 urtetan Euskadiko Logistika eta Mugikortasun Clusterreko Berrikuntza teknikari lanetan aritu da, besteak beste, Bilboko mugikortasun plana garatu duelarik. Gaian aditua izanik, mugikortasun jasangarrian oinarritutako herri mailako proposamena du ekarpenen artean. “XXI. mendeko erronkari ez zaio espaloiak konpontzen erantzungo”, dio EH Bilduko hautagaiak, “5-10 minutura oinez garraio publikoa behar da, bidegorriak… eta horregatik Damarrin mugikortasun-gune bat egin nahi dugu, eta bisitarientzako aparkaleku bat Amutalden, herriko aparkalekuak, Bentakoa adibidez, herrikoentzat izan daitezen”.
Etxebizitzaren problematikari ere, “jasangarritasun printzipioarekin” erantzun beharra zaiola dio. Etxe berriak eraiki baino lehen, alokairu sozialeko etxebizitza parkea dagoenarekin osatuz lemixi, “etxeak soberan” daudelako herrian: bigarren etxebizitzak eta hutsak, baita herrian erregistratutako 781 apartamentu turistikoei begira ere. Hondarribia “tentsionatutako gune” izendatzea proposatzen du. Era berean, arrantza sektorea bultzatzeko kontserba fabrika bat edota kostaldeko herriekin elkarlanean itsasontzientzat erregai alternatiboen ekoizpen lantegia sortzea ere ditu buruan. Eskuartean dituen ideia eta biharko Hondarribiaz blagan.
Entzun #Hurbiletik_GaroaLekuonaIzeta elkarrizketa