Pierre Lotiren figura ardatz, euskal sortzaileentzako Hendaiako Nekatoenean eta egonaldia proposatzen dute

Antxeta Irratia 2023ko mai. 17a, 00:00

Euskarazko literatur sorkuntza sustengatzeko helburuarekin 13. urtez segidan EKEk, CPIE-IHEZI Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak euskarazko literatura sorkuntza egonaldia aurkeztu dute. Aurtengoan, Hendaiako hilabeteko egonaldiaz gain, bigarren bat eskainiko dute Pasai Donibaneko Hugoenean ere.

Maia Etxandi, Euskararen Erakunde Publioko kideak erran digunez, “euskara dugu beti gure egonaldi horren erdigunean emaiten, eta izan daiteke idazle bat, baina Maddi Zubeldia ere izan zen, disko baten kantuen letrak bertan idazteko aprobetxatu zuelarik”. Hortaz, euskal sortzaileak laguntzeko xedez, Hendaian urria-azaroan egingo den usaiako egonaldiari, aurten Euskal Idazleen Elkarteak kudeatzen duen Pasai Donibaneko Hugoenea etxean ere izanen da bigarren hilabetea. Eta 1.500 euroko ordainsaria hilabete bakots. Baldintzak eskaintzea, bai lan egiteko espazioen aldetik, baita ekonomikoki sustengatuz ere. “Gure helburua da, baldintzak eskaintzea, bai lan egiteko espazioen aldetik, baita ekonomikoki sustengatuz ere”, dio Etxandik.

Azken urteetan Elkano Fundazioaren eskutik Elkanoren figura izan dute sorkuntza lanek ardatz. Oraingo honetan, CPIE-IHEZI Euskal Itsasbazterrak erakundeak proposaturik aurten Pierre Loti idazle famatuaren figura aintzat hartu beharko dute.

Ekainaren 10erako behar dira kandidaturak aurkeztu. Xehetasunak: www.eke.eus.

Entzun Maia Muruaga lankidearen erreportaia.