Urruñako WOW-Park aisialdi parkeak ateak zabaldu zituen joan den apirilaren 6ean. Sasoi berri honetarako berrikuntza zenbaitzuk proposatzen dituzte. Mattin Rafu Ruiz De Alda, WOW-Park asialdi parkeko animatzailearekin hitzegin dugu.
Hendaiako Agerriaren mugarri, garai bateko parke botaniko ohi baten erdi-erdian kokaturik, 18 hektareako azalera du Urruñako WOW-Parkeak. Hego Lapurdiko aisialdi parkerik handiena da, eta urtez-urte Euskal Herri osotik hurbiltzen ohi dira familia eta aisialdi taldeak. Aurtengo denboraldia hasi bezain pronto erreserba uholde bat jaso dutela aitortzen dute arduradunek.
Izan ere, eurek dioten moduan, 102 urte bitarteko haur, gazte eta helduei zuzendutako hamaika aktibitate proposatzen dituzte bertan, arborismo, abentura eta eskalada bezalako jarduerekin. Wow-Park aisialdi parkeari buruzko informazio gehio ukaiteko edota sarrerak erosteko: www.wowpark.fr atarian sartzea besterik ez duzue.
Aurtengo denboraldirako berrikuntza ugari prestatu dituzte. Xehetasun guztiak eman dizkigu Mattin Rafu Ruiz De Alda, WOW-park aisialdi parkeko animatzaileak.