Maiatzaren 28ko foru hauteskundeetako Gipuzkoako PP alderdiko hautagaia, Mikel Lezama Zubeldia izan dugu Antxeta Irratiko gonbidatu Goizeko Kafean.
Donostiarra, 30 urte ditu, eta Murtziako UCAM unibertsitatean Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzietan graduatua eta fisiologian ISAF masterduna, errugbian, Murtzia B futbol taldean eta atletismoan ibilia, kirolarien prestakuntzan ere eskarmentua du. Besteak beste, Bera Bera errugbi taldean, Irungo Real Union klubean, eta Estatu Batuetan ibilitakoa da. Marketing digitalean eta enpresa administrazioan ere burutu ditu ikasketak. Baina politikan murgildu da, PP alderdian “politika egiteko garai berriak” direlako, eta bere “konfort gunea apurtzea” gustoko duelako.
Euskotren Hondarribiraino heltzea “ezinbestekotzat” jotzen du, eta Irunen unibertsitate eskaintza handiagoa beharrezkoa dela, Baiona-Irun-Donostia arteko Euroeskualdean hiri-ardatza behar duelako bere ustetan.
Gipuzkoatik Bidasoaldeko mugazgaindiko harremanak bultzatu ez ezik, euskara migranteen integrazio tresna ere izan daitekeela dio. Eta Irun-Hendaia arteko kontrol polizialak “lotsagarriak” direla salatzearekin batera, “lanera datozten migranteei bizimodu oparoa aurrera ateratzeko baliabideak” Diputazioak eskaini behar lituzkeela uste du. Halere, lanpostu publikoetarako “euskara meritu” gisa kontuan hartu beharra dagoela defenditzen du “denek dutelako OPE batean aurkezteko eskubidea”.
Foru hauteskunde hauetan pil-pilean den politika fiskalari dagokionez, enpresa zein familiei inpostuak apaltzearen aldekoa, “familiek geroz eta diru gutxiago dutelako, eta dena garestiagoa dagoelako”, baina baita “politika sozial onena lanpostuak sortzea” delako ere.
Entzun #Hurbiletik_MikelLezamaZubeldia elkarrizketa