Ekainaren 3an ospatuko dute Ziburun, Baltsan elkarteak eta Argia hedabideak antolatutako euskal liburu eta disko azoka. 36 argitaletxeren presentziarekin ospatuko da, eta Luzien Etxezarreta kazetaria omenduko dute.
Baltsan elkarteak eta Argia hedabideak antolaturik, euskara hutsezko Euskal Herriko disko eta liburu azokak egun osoko egitaraua proposatuko du ekainaren 3an Ziburun. Laugarren edizioa berrikuntza batzuekin ospatuko da.
Berrikuntza alde batetik Karpa nagusiak metro gehiago hartuko baititu pilota plazan eta 5 gune ezberdin izanen baititu ere eta berrikuntza ere egitarauan urteroko hitzorduez gain, Etxepare lizeoko eta Piarres Larzabal kolegioko ikasleen erakusketa bat edo 4 mini kontzertu ere eskeiniko baitira.
Bestalde aurten azokak Luzien Etxezarreta omenduko du Baltsan elkarteko Maddi Zubeldia Aurten orotara 36 argitaletxe izanen dira, 9 argitaletxe berri (horietan 3 diskoetxe eta 6 liburu argitaletxe) izanen direlarik. Azokaren baitan ere heldu den maiatzaren 16an Miren Azkarate Badiolaren “Ikusezinak. Erbesteratuen haurrak” liburuaren aurkezpena eginen dute Ziburuko Baltsan elkartean arratsaldeko 18:30etan.
Argia hedabideko Jenofa Berokoirigoinekin mintzatu da Maia Muruaga lankidea