Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako Irungo EH Biduko hautagaia, Oihana Briones Aramendi izan dugu Antxeta Irratiko gonbidatu Goizeko Kafean. Eskualdeko eta Foru hauteskundeetako hautagaiak ezagutzeko #Hurbiletik elkarrizketa itzuliaren baitan.
48 urte ditu eta EH Bilduko hautetsia izan da azken agintaldian Irunen. Psikologa eta gizarte-langilea lanbidez, programazio neuro-lingusitikoan, familia bitartekaritzan eta berdintasun gaietan masterrak eginak ditu. Eta sozial arloan lanean, Errenteria, Donostia, Pasaia edota Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat sexu-aholkularitza, haur eta nerabeen babesgabetasuna eta sexu jazarpena bizitu duten nesken terapeuta ere izan da. Gizarte bazterketa prebentzioan eta balorazioan eskarmentua du ere. Eta politikan murgilduta “psikologia eta enpatia” gehiago behar dela uste du.
Entzun #Hurbiletik_OihanaBrionesAramendi elkarrizketa