Urrian edo azaroan tailer bat egiteko asmoa azaldu dute inguruko neska gazteak pilota modalitate honetan trebatzeko helburuarekinBaztan eta Malerrekako Laxoa Elkarteak ikasturte honetarako helburu berriak ezarri ditu. Horien artean, emakumeen laxoa taldea sortzea da burutan duten lehen lana. Iruritan eta Donezteben elkartzen dira astero entrenamenduak egiteko, baina orain arte soilik gizonezkoak aritu dira pilota modalitate honetan. Hemendik aitzinera, eskualdeko eta inguruko herrietako emakume gazteak laxoa probatzera animatu nahi dituzte eta, ahal bada, talde bat sortzeko asmoa dute. Lehen pausuak emateko, urrian edo azaroan tailer bat egin nahiko lukete, jendearen interesa ikusteko eta jokalariak trebatzen hasteko. Oraindik ez dute data zehatzik, baina jendearekin solastuko dira hitzordua egiteko. Edonola ere, udaberri aldera bertze tailer bat antolatzeko saiakera eginen dute, eta heldu den ikasturtean ere helburu berari eutsiko diote. Honez gain, dagoeneko lauzpabost emakume interesatuak badira, Laxoa Elkarteak jakinarazi nahi du prest duela material guztia, baita entrenatzaileak ere, edozein momentutan taldea osatu eta astero-astero entrenatzen hasteko. Joxe Mari Zalaburu, Laxoa Elkarteko ordezkaria:
Osorik irakurri