Txingudi Rugby Klubeko senior emakumeek arrakastaz bukatu zuten Zornotzan jokatu zuten debuteko neurketaBiok Txingudik estreinako partidua jokatu zuen pasa den igandean Zornotzan, Elorrio/Urgozo taldearen kontra. 21-18ko markagailuarekin galdu bazuten ere, Euskal Ligan jokatzen duten lehen jardunaldi honetan garaipena eskuratzeko puntuan egon ziren bidasotarrak. Azken momentura arte, partiduari eutsi zioten Txingudikoek, baina azkenean bizkaitarrek euren indarra erakutsi zuten eta garaipena eraman zuten. Hauek ere pasa den denboraldian egin zuten Bigarren Mailan debuta eta aurten ere sasoian daudela erakutsi zuten. Onintza Burguera eta Lea Etxebarrieta izan ziren entsegugileak eta Enara Arrutik bi zigor kolpe eta eraldaketa bat sartu zituen. Gizonezkoen senior taldeak galtzen hasi du denboraldiaZaisa Txingudik ere porrota jaso zuen denboraldiko lehen jardunaldian. La Unica B taldea bisitatu zuen Iruñean, jokalari gazte berri aunitz dituen taldea hain zuzen. Neurketa parekatua izan zen hasieran, baina lehen zatiaren erdialdean bat guttiagorekin gelditu ziren mugakoak. Xabi Sanchezek aldi baterako kaleratzea jaso zuen eta taldekideek ere besoak jeitsi zituzten. Etxekoek egoera hau aprobetxatuta, markagailua euren alde jarri zuten bukaera arte. 18 urtez azpikoek Plaiaundin hasi zuten urteaTxingudi/Bera Bera 18 urtez azpiko taldeak Plaiaundin eman zion hasiera denboraldiari. Hala ere, ez zen hasiera arrakastatsua izan, Gernika/Arratiko/Urgozo taldearen kontra 7-33 galdu baitzuen. Hondarribiako beach topaketaHorrez gain, asteburuan, Hondarribiako beach topaketa ospatu zen, Gipuzkoako Rugby Federazioak eta Txingudi Rugby Taldeak antolatuta. Ia 400 pertsona bildu ziren bertan eta jardunaldi hagitz arrakastatsua izan zen.