Azken minutuan sartutako gola ez zen nahikoa izan partidua berdintzeko eta 2-1ekoarekin garaipena Aretxabaletan gelditu zenAretxabaleta KE: Cubas; Pérez, Lasagabaster, Zuazua, Urreta; Armentia, Silva (García, 56. min.), Ibarrondo (Díaz de Gereñu, 76. min.), Ortiz de Urbina (Barrainkua, 60. min.), Aizpurua (Beloki, 83. min.); Iriondo (Lasa, 56. min.).Real Union Roca: Oihan Fernández; Arteaga, Gordo, Sarr, Tellechea (López, 73. min.); Rodríguez, Sánchez, Ander Fernández (Sainte-Rose, 82. min.), Corvo (Burón, 73. min.); Ortiz (Dolado, 73. min.), Palenzuela.Emaitza (2-1): 1-0, Armentia (61. min.); 2-0, Lasa (73. min.); 2-1, Burón (90. min.).Epailea: Joseba Martín Verdugo Naveiro. Txartel horia atera die Urretari (7. min.), Iriondori (23. min.), Cubasi (31. min.), Díaz de Gereñuri (80. min.) eta Barrainkuari (80. min.) Aretxabaleta KE taldean eta Rodríguezi (89. min.) Real Unión Rocan.Bestelakorik: Gizonezkoen Ohorezko Erregional mailako 1. multzoko Ligako 4. jardunaldia. Ibarra. 300 ikusle inguru.Real Union Rocak 2-1 galdu zuen pasa den larunbatean Aretxabaletaren kontra. Ibarran jokatu zen neurketa eta irundarrak saiatu baziren ere, azken minutuan sartutako gola ez zen nahikoa izan partidua berdintzeko. Atsedenaldira hutsean ailegatu eta gero, bigarren zatian lortu zuen Aretxabaletak markagailuan aitzin hartzea. 61. minutuan Armentiak sartu zuen lehena eta 73. minutuan berriz, Lasak bigarrena. 90. minutuan bukatuta, luzapenean lortu zuen talde irundarrak aldea murriztea. Burónek gola sartu zuen, baina hala ere ez zen nahikoa izan jardunaldiko puntuak banatzeko. Horrela, Real Union Rocak bi puntu ditu sailkapenean eta 15. postuan dago kokatuta. Heldu den asteburuan, Bergara KE jasoko du Carlos Garnieren taldeak Galeko anexoan.
Osorik irakurri