Leka Enea mahai-tenis klubak hitzordu garrantzitsua izan zuen ekaina bukaeran Zamoran jokatutako adinkako Espainiako Txapelketan. Klub irundarrak agerian utzi zuen taldean jokatzeko duen ahalmena. Izan ere, bigarren urtez jarraian haur kategoriako mutilak taldekako txapelketan nagusitu ziren. Gazte kategoriako kirolariek berriz, lehen postua lortu zuten lehen aldiz taldekako sailkapenean.
Osorik irakurri