REAL UNIONGO BETERANOEK FEAFV-IPARRALDEKO ZONA TXAPELKETAN PARTE HARTUKO DUTE

Antxeta Irratia 2023ko ira. 27a, 10:37

Lehiaketa solidario hau irailaren 30ean, larunbata, jokatuko da TaxoarenReal Uniongo Beteranoek larunbat honetan, irailaren 30ean, FEAFV-Iparraldeko Zona Txapelketa Solidarioan parte hartuko dute Taxoaren. Txuribeltzek Reala izanen dute aurkari finalerdietan, eta Osasuna eta Logroñes ere multzo berean arituko dira. Talde irundarrak Reala izanen dute aurkari larunbat honetan jokatuko duten FEAFV-Iparraldeko Zona Txapelketa Solidarioko finalerdietan. Osasunak eta Logroñesek ere Taxoaren izanen dira multzo berean. Bertze multzoa, Athletic-ek, Sestaok, Barakaldok eta Mirandesek osatzen dutena, Lezamako instalazioetan izanen dira txapelketa bereko finalerdiak jokatzen. Txapelketako bi azpimultzoetako irabazleak Espainiako faserako sailkatuko dira, urriaren 7an Las Rozasen ospatuko dena.Taxoaren sartzea doan izanen da eta janari iraunkorrak eramaten badira, Janari Bankuari emanen zaio dena.

Osorik irakurri