REAL UNION ROCAK UROLAREN KONTRA BERDINDU ZUEN

Antxeta Irratia 2023ko ira. 26a, 15:44

Neurketaren azken minutuetan etxeko taldea puntu bat salbatzeko gai izan zenReal Unión Roca: Rodríguez; Arteaga, Gordo, Elizetxea, Arrikarte (Tellechea, 62. min.); Corvo (Sainte-Rose, 75. min.), Letamendia (Palenzuela, 44. min.), Herrero (Martínez- Barranco, 9. min.), Fernández, Sánchez; Ortiz (Dolado, 62. min.). Urola KE: Agirre; Alonso (Zabala, 70. min.), Elizburu (García, 84. min.), Fernández (Peralto, 63. min.), Xabier Pastrián; Julio Pastrián (Aranburu, 80. min.), Gabilondo, Lázaro, Aberrieta (García de Albeni, 59. min.), Tomé; Gutiérrez. Emaitza (1-1): 0-1, Elizburu (56. min.); 1-1, Palenzuela (86. min.). Epailea: Andoni Martín Domínguez. Txartel horia atera die Arrikarteri (11. min.) Real Unión Rocan eta García de Albeniri (66. min.), Alonsori (69. min.), Zabalari (77. min.) eta Aranbururi (89. min.) Urola KE taldean. Bestelakorik: Gizonezkoen Ohorezko Erregional Mailako 1. Multzoko ligako 3. jardunaldia. Galeko anexoa. 300 ikusle inguru. Real Union Rocak bana berdinduta bukatu zuen pasa den larunbateko partidua. Denboraldiko hirugarren jardunaldia jokatu zuen eta horretarako, Urola KE taldea jaso zuen Carlos Garciaren taldeak Galeko anexoan. Partidu gogorra izan zen, baina azkenean puntu bat salbatzeko gai izan zen talde irundarra. Etxeko taldeak hasierako minutuetatik sufritu zuen. Lehen zatian bi jokalari gabe gelditu zen, Herrero eta Letamendia lesionaturik zelaia utzi behar izan zutelako. Hala ere, hutsean ailegatu ziren bi taldeak atsedenaldira. Aldageletatik bueltan, 56. minutuan, Urolako Elizburuk gola sartu zuen eta taldea aitzindu zuen markagailuan. Partidua euren alde bukatu zela pentsatzen zutenean aldiz, Palenzuelak emaitza berdindu zuen eta puntu bat salbatu zuen etxekoentzat. Talde irundarrak bi puntu batu ditu momentuz sailkapenera eta heldu den asteburuan, Aretxabaletaren etxean jokatuko du denboraldiko laugarren jardunaldia.

Osorik irakurri