Aurredenboraldiko azken hitzordua izanen da, eta bertan jokatuko dituzten lagunartekoak baliagarriak izanen dira denboraldi hasierakoTxingudi Rugby Klubak urteroko hitzordua izanen du asteburu honetan Lekarozen. Irundarren bi senior taldeak Baztango herri honetan egonen dira bertako taldeekin aurredenboraldiko azken topaketa egiten. Klubeko jokalari, prestatzaile eta lagunek errugbiaz gozatzeko aukera izanen dute asteburu honetan Lekarozko aterpetxean. Bertan, Baztango taldekoekin elkartuko dira eta denek denboraldi aitzineko azken prestaketak eginen dituzte bertan. Topaketa aprobetxatuz, lagunartekoak ere jokatuko dituzte euren artean. Lehena, bihar izanen da, irailaren 23an, 12:00etan. Orduan, gizonezkoen senior taldeak Baztan Menditarrak taldearen kontra jokatuko du. Arratsaldean berriz, 16 urtez azpiko taldea ariko da Bera Beraren kontra, eta aldi berean, baina Hernanin, 18 urtez azpikoak lehiatuko dira. Azkenik, emakume seniorrek Bera Bera-Ordiziaren kontra jokatuko dute euren aurredenboraldiko hitzordu bakarra. Klubeko Aritz Arrieta Euskal selekzioarekinTxingudi Rugby Klubeko jokalaria den Aritz Arrietak 16 urtez azpiko Euskal selekzioaren deia jaso du, heldu den irailaren 15ean Zarautzen ospatuko den entrenamenduan parte hartzeko. (Argazkia: Txingudi Rugby Klub)
Osorik irakurri