BETI GAZTEKO OHOREZKO ERREGIONAL MAILAKO EMAKUMEEK DENBORALDIA HASIKO DUTE ELGOIBARREN

Antxeta Irratia 2023ko ira. 22a, 12:44

Gure Txokoa taldeko gizonezko Erregionalek ere Matzadan jokatuko dute denboraldiko lehen jardunaldiaGipuzkoako Ligako bertze hainbat mailatako taldeek denboraldiari hasiera emanen diote asteburu honetan. Kasu hau izanen da, Lesakako Beti Gazte klubeko Ohorezko Erregional mailako emakumeena, baita Berako Gure Txokoako gizonezko Erregionalena ere. Beti Gaztekoek Elgoibarren kontra hasiko dute denboraldia, bihar (irailaren 23an), 16:00etan. Talde berria eta gaztea dutela adierazi du Ainara Otxoteko bigarren entrenatzaileak, baina aurredenboraldiko lanaren ondotik, sentsazio onak dituztela ere gaineratu du. Ganix Zubieta beratarren entrenatzaileak, bere aldetik, aurten Gorengo Erregional mailara igotzeko helburua dutela azpimarratu du eta gogotsu daudela horretarako. Azken hauek Matzadan emanen diote hasiera denboraldiari, etxean, mailaz jeitsi berri den Oiartzun B taldearen kontra. Partidua bihar jokatuko da baita ere, 17:00etan. Ainara Otxoteko, Lesakako Beti Gazte klubeko Ohorezko Erregional mailako bigarren emakumeen entrenatzailea: Ganix Zubieta, Berako Gure Txokoa taldeko gizonezkoen Erregional mailako entrenatzailea:

Osorik irakurri