MIKEL ORBAÑANOS: “DITUGUN BALIABIDEEKIN LAN ONA EGIN DUGULA USTE DUT”

Antxeta Irratia 2023ko ira. 22a, 12:27

Arraun denboraldia bukatuta, Hondarribiako gizonezkoen entrenatzaileak urteko balorazioa egin duArraun denboraldia pasa den asteburuan bukatu zen Portugaleten. Hondarribiak sailkapeneko hirugarren postuan bukatu du urtea, Zierbenakin puntuetan berdinduta. Akats batzuk izan badituzte ere, eta maila hobea eman behar dutela sinesten badute ere, Mikel Orbañanos Ama Guadalupekoaren entrenatzaileak lan ona egin dutela uste du, beti ere dituzten baliabideak kontuan hartuta eta euren aitzinetik gelditu diren horien lana goraipatuta. Merezitako deskantsua hartuko dute orain, arraunlari eta teknikariek, baina segidan hasi beharko dute lanean heldu den denboraldiko taldea osatzeko helburuarekin. Aditu hemen Mikel Orbañanosek egindako balorazioa.

Osorik irakurri