«Ni ez naiz lotsatzen irundarra izateaz, lotsatu beharko dutenak besteak dira»

Antxeta Irratia 2023ko urr. 17a, 00:00

Kantinera gisa desfilatu duen lehen gizonezkoa da Antxon Jauregi Vidal irundarra. Hilabeteak pasa dira kantineraz desfilatu eta moldeak apurtu zituenez geroztik, eta elkarrizketa lasai bat izan dugu orain berarekin. Gizon ZIS-a da bera. Alegia, jaio zenean esleituriko sexua eta bere genero nortasuna bat datoz.

Antxon Jauregui Vidal irundarrak dioenez, “txiki-txikitako ametsa” bete egin du 2023ko Irungo alarde egunean, baina aitortzen duenez, “oraindik ere argazkiak ikusita” kosta egiten zaio sinistea. Ez moldeak apurtu dituelako, edo sortutako zalaparta medio, ez baitu uste “aparteko zerbait” egin duenik. Ametsa bete izanagatik baizik.

Normaltasunez bizi du 2019 urte arte soldadu gisa desfilatu zuen bezala, kantineraz atera izana. Irungo alardearen gatazkaren baitan, bere erabakiak gatazka gehiago piztu zezakeenik ere, ez du ikusten. “Ni ez naiz lotsatzen irundarra izateaz, lotsatu beharko dutenak besteak dira”, dio argiki.

Elkarrizketa osoa, Antxeta Irratian entzun ahal izango duzute datorren asteartean, urriak 24an arratseko 20:00etan  

Erlazionatuak