“Udazkeneko besta handia” izendatu dutena ospatu du Zarpai Bandak asteburu honetan, ehunka herritar Gaztelu Zahar pilotalekuan batuz. Bertan, herrixka bat muntatzeaz gain, kontzertuak ere izan dira, eta nola ez, nahi beste txaranga ere.
Larunbat goizean, karrikak hartu zituzten, Hondartzatik erdigunera danborrada eginez. Ipar Euskal Herriko sei danborrada batu zitzaizkion Zarpai Bandari, 150 musikari Hendaian zehar animatzen ibili zirelarik.
Donazaharreko Lagun Aldeako, Miarritzeko Arrokako eta Zarpai Bandako kideekin izan zen Aimar Lopez larunbatean.