Urriaren 21ean eta 22an Urruñako Herriko Etxeak Emeki Festibalaren lehen edizioa antolatzen du hiri-barnean. Bularreko minbiziaren ikerketaren aldeko Urria Arrosa hilabetearekin loturik, festibalak emazte artista anitzen talentua ri leku emango dio, gehienak eskualdekoak.
Aurreneko festibal honetarako programazio zabala izanen da, musika tradizionala, umorea, kantu korala edo danborrada talde bat ere gonbidatu baitute. Festibala bi gunetan antolatuko dute. Batetik, eszena handia kontzertu-ikusgarri batendako, eta hurbileko emanaldi goxoagoak egiteko bigarrena. Herriko etxeak iragarri duenez, hor izanen dira Pauline Junquet, Marie & Camilla, Bost Axola, Les Petites Lèvres, Habia, KukuBird, Neska Tamborrada, Buhamiak eta Les Meuf 'in.
Ione Josié, Urruñako herriko etxeko teknikaria